XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onelako moja-gaiak, nai ta nai-ez, zer-egin eta zer-esan aundiak eman bear komentu-barruan.

Ez al-da egia?

Ziran guziak esateko gaude oraindik.

Lucca'ko Apezpiku edo Artzobispo Jauna'k ba-du Jema'ren berri.

Berri txarrak ditu, ordea.

Norbaitek burua berotuta... gure gazteari etzion begi-onez begiratzen.

Ez, Ghilardi Jaunak etzuen nai Jema komentu barrurako.

Apezpikuaren urrengoak, Gotzai eta bizitza guztiko Jema'ren aitor-entzule zan Volpi Jaunak berak ere, egia da, etzeukan gezurtitzat edo gaiztotzat ainbeste aldiz bere onetan belaunikatu zan gazte ura, ez.

Baño, gaxotzat zeukan.

Eta gauza arrigarri aiek, zerutikoak ziranik, iñola ere ez sinistu nai.

Begira ondo orain.

Komentuko atarian ate-joka dagon neska au, gorengo malletako eliz-gizonak gaxo edo erdi-txorotzat daukate.

Beragoko malletako eliz-gizonak auskalo nolako begiz begiratuko zioten...

Iritzi obegokoak ezin izan, noski.

Onelako gaztea, mojak komentu-barrurako nola naiko?

Moja aiek ateak ixtea, arritzeko gauza al-zan?

Alaz ta guztiaz ere, Aita Jerman'en jokaera arazo ontan, oso bestelakoa izan zan.

Lanbide ontan bere iritziari gogor eusten zion.

Pasiotar onek Jema'ren gauzak ontzat ematen zituan; Aita onek Jaungoikoagandikotzat zeuzkan.